Gure historia

Francisco Calonge eta Mª Dolores Lizarazu orain dela hirurogeita hamar urte finkatu ziren ehun urtedun baserri honetan, eta bertan jatorrizko taberna eratu zuten. Bigarren belaunaldiak, fundatzaileen alaba Mª Dolores Calongek eta bere senarra Victor Echevestek, taberna erreformatu zuen gaurko jatetxean bihurtzeko. Gaur egun, Victor, Nekane eta Esperanzak zuzentzen dute, hirugarren belaunaldia.

Igeldo auzoaren herri-barruan kokatua, elizaren eta frontoiaren aurrean, Mendizorrotz jatetxean euskal sukaldaritza eta garaiko produktuekin egindako platerak eskaintzen ditugu. Gure espezialitateen artean, arrain freskoak eta idi txuleta egurrikatza parrilan aurki ditzakezue. Baita etxeko postreen barietate bat ere.

 

Jantokiaren xehetasunak

Ikus dezakezuenez, jantokia baserriaren behealdean dago. Hori dela eta, bere egitura haritz egurrezkoa da, itxura etxetiarra eta tradizionala ematen diona. 60 mahaikidentzako lekua dugu, eta jantokia bezeroen beharretara egokitu daiteke.

 linea-mendi

comedor1    comedor2    comedor3

linea-mendi